Espezialista batengana jo behar dugu ikusten baldin badugu umeak hurrengo zailtasunen bat duela.
- Arreta mantentzeko zailtasunak.
- Informazioa eta aktibitateen prozesamendu motela.
- Memoria aldaketak.
- Gauza berriak ikasteko zailtasunak.
- Hizkera eta hizkuntza arazoak.
- Malgutasun eskasa, ez ditu alternatibak ulertzen.
- Kalkulu, irakurketa edo idazkera zailtasunak.
- Problemak konpontzeko zailtasunak.
- Emozio eta jarrera arazoak.
Bestalde, arazo neurologikoak dituzten umeak ere joan daitezke neuropsikologoarenera:
- Garun-paralisia.
- Burmuin kaltea.
- Garapen arazoak.
- Autismoa.
- Arreta falta eta hiperaktibitate zailtasunak.
- Epilepsia.
- Esklerosi anizkoitza.
- Afasiak, apraxiak…
- Parkinson.