Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da elkarrizketa bat egitea gurasoekin, umearen istorio ebolutibo eta familiarraren ezaugarri inportanteenak ezagutzeko.
Behin elkarrizketa bukatuta, ebaluazio neuropsikologikoa egiten da, arazo kognitiboak, konduktualak zein emozionalak zeintzuk diren zehazteko.
Ebaluazio hau proba klinikoen eta test espezifikoen bidez egiten da. Horrela, ume bakoitzaren perfila lortzen dugu, tratamendua programa ezartzeko balio diguna. Helburua umearen zailtasunak eta trebetasunak zehaztea da, ume bakoitzari dagokion tratamendua emateko.
Tratamenduaren barne, besteak beste, hainbat aktibitate ezartzen dira, estimulazioa areagotzeko eta umeak dituen zailtasunak orekatzeko. Modu honetan, umearen abilitateak garatzea lortzen dugu, zailtasunak murrizten ditugun bitartean. Edozein tratamendutan bezala, familiaren zeregina funtsezkoa da. Beraz, momentu oron familia tratamendu programaren barnean sartzea komeni da, pautak emanez eta zalantzak argitzen.

Psikología Klinikoa

Eskola Psikologia

Hezkuntza Psikologia

Neuropsikologia