Psikologia klinikoa, psikologiaren arlo bat da, ebaluazioan, diagnostikoan, tratamenduan eta prebentzioan espezializatua dagoena.
Lehen haurtzarotik haurrek zailtasunen bat paira dezakete beraien testuinguru hurbilean. Garrantzitsua da zailtasun hauek aditu profesional batek detektatzea eta ebaluatzea, ahalik eta azkarren esku-hartzeko. Haur psikologia klinikoan ez da soilik haurrarekin lan egiten. Umea sistema ezberdinetan parte hartzen du eta egunean zehar pertsona desberdinekin erlazionatzen da.
Garrantzitsua da haurrarekin erlazioa duten pertsona guztiekin lan egitea: gurasoak, irakasleak, aiton-amonak, zaintzaileak, anai-arrebak… Horrela, umea testuinguru guztietan hobeto ezagutzen da eta diagnostiko zehatzago bat egin daiteke.
Lehen pausoa beti gurasoekin elkarrizketa bat egitea da, historia familiar eta ebolutiboa ezagutzeko. Kasuen arabera modu ezberdinetan jokatuko da: haurra ebaluatzen, edo familia etab. haurra eta egoeraren arabera izaten da, pertsona bakoitza desberdina baita eta bakoitzarentzat tratamendu desberdin bat egin behar da. Ezinbestekoa da gurasoekin lan egitea jarraibideak emateko eta horrela egoera aldatzen hasteko.
Arreta Nahastea Hiperaktibitatearekin edo Gabe
Aldartearen Nahasteak
Estutasun Nahasteak
Ezabapen Nahasteak

Psikología Klinikoa

Eskola Psikologia

Hezkuntza Psikologia

Neuropsikologia