• Hasiera
  • Nola egiten dugu lan?
  • Nortzuk gara?
  • Berriak
  • Kontaktua
  • Español

Antsietate nahasteak

Antsietatea, emozio eta adierazpen fisiko ezberdinen multzoa da; hauek, egoera berriei aurre egin behar diegunean, edo egoera horiek eskakizun handi bat suposatzen dutenean azaltzen dira. “Antsietate normalak”, egoera desberdinetara modu positibo batean egokitzen laguntzen digu. Zentzu honetan, onuragarria da; izan ere, bizitzako helburuak lortzen laguntzen gaitu. Ordea, antsietate sintomak gehiegizkoak eta kontrolatzen zailak bihurtzen direnean, gure egunerokotasunean modu larri batean oztopa gaitzakete (lana, bizitza soziala, bikotea, etab.). Kasu honetan, “antsietate patologiko”-ko koadro baten aurrean gaude, zeinetan tratamendu medikua eta psikologikoa beharrezkoak dira.

Beldurrak, giza garapenean ia egonkor mantentzen diren ezaugarrietako bat da. Haurretan antsietatea azaltzeak, ez du esan nahi zerbait patologiko baten aurrean gaudenik, baizik eta umeak bere banakotasunaren, mugen eta bitartekoen kontzientziaren eboluzioa adierazten du. Zerbait arriskutsua suerta daitekeenaren erregistroa ebolutiboki oinarrizkoa den eskuratze bat da.

Haurtzaroan zehar, normaltzat hartzen diren beldurrak azaltzen dira.

  • 6 eta 18 hilabete bitartean ezezagun eta iluntasunarekiko beldurrak hasten dira. 8 hilabete inguru, aurpegi ezezagun baten aurrean angustia azaltzen hasten da; erreakzio honek amaren aurpegiarekiko errekonozimendu eta banakotasuna adierazten du. Aldi honetan, pertsona ezagun batek bakarrik lasai dezake umea.
  • Bigarren haurtzaroan (2-3tik 6-7 urtera), beldurren izaera oso zabala da; animaliei, monstruei, mamuei edo bakardade egoerei beldurra ager daiteke.
  • 7 urtetatik aurrera, eskola eta kirol errendimenduaren inguruko kezkak eta beldurrak azaltzen hasten dira, hala nola, beldur existentzialak eta heriotzaren inguruko beldurrak ere bai.

Haurrak modu normal batean eboluzionatzen duenean, deskribatutako beldur hauek txikitzen edo desagertzen dira. Hau horrela gertatzen ez bada, Antsietate Nahaste baten aurrean egon gaitezke.

Haurretan Antsietate Nahasteak honako hauetan sailkatzen dira:

Banatzegatiko Antsietate Nahastea

Antsietate Nahaste Orokorra

Paniko Nahastea

Nahaste Obsesibo konpultsiboa

Fobia Soziala

Fobia espezifikoa

Haurren Antsietate Nahasteen tratamendua

Beldur ebolutiboekin alderatuz, Antsietate Nahasteak haurretan ez dira beren kabuz desagertzen, baizik eta, alderantziz, hauek areagotzen dira eta beste nahaste emozionalak pairatzeko arriskua ere areagotzen da, ikasketa zailtasunak agertzearekin batera.

Lan desberdinek erakutsi duten bezala, antsietate maila altua zein baxua pairatzeak ikasketa prozesuan eragiten du.

Funtzionamendu neurokognitibo eta antsietearen arteko erlazioa noranzko bikoa da, izan ere, Antsietate Nahasteak funtzionamendu honetan eragiten dute eta alderantziz. Adibidez: hitz egiteko zailtasunak dituen haur batek fobia sozial bat gara dezake eta, alderantziz ere, fobia sozial larri batek hitz egiteko zailtasun larri batera eraman gaitzake.

cl'inica

Psikología Klinikoa

escolar

Eskola Psikologia

educacional

Hezkuntza Psikologia

neuropsicologia

Neuropsikologia


 

Nosotros

OREKAN es un centro Psicológico en el que trabajamos fundamentalmente 4 ramas de la psicología: Psicología Clínica, Educativa, Escolar y Neuropsicología

Datos de contacto

info@orekan.org    /    T: 945-042-582
  • Hasiera
  • Berriak
  • Nola egiten dugu lan?
  • Nortzuk gara?
  • Kontaktua
  • Nor joan behar da neuropsikologoarenera?
  • Nola egiten dugu lan?
  • Bultzaden kontrola
  • Emozioen heziketa
  • Frustrazio eta hutsegiteak, nola aurre egin?
  • Gaitasun sozialak
  • Mugak nerabezaroan
  • Jokabide Nahasteak
  • Discalkulia
  • Ikasketa Nahasteak
  • Disgrafía
  • Dislexia
  • Neuropsikologia
  • Psikologia klinikoa
  • Hezkuntza Psikologia
  • Psicología escolar
  • Antsietate nahasteak
  • Arreta nahasteak
  • Ezabatze nahasteak
  • Egoera aldartearen nahasteak
Copyright 2014 All Rights Reserved to Nature One
Professional WordPress Themes.