Frustrazio eta hutsegiteak pertsonen bizitzetan normalak dira. Ezinbestekoa da haurrek beraien garapenean zehar, alderdi hauei modu egoki batean aurre egiten ikastea. Hezitzaileak garen neurrian, neska mutilek huts egin duten egoerei eta nahi dutena lortzen ez duten egoerei aurre egiten irakatsi behar diegu.
Batzuetan, beraientzat mingarriak diren egoerak edo frustrazioak saihesten saiatzen gara, nahi dutena emanez zoriontsuak izateko, gauza txarrak saihesten diegu, baina oker gaude. Zoriontsua den pertsona bat ez da inoiz okertzen ez dena edo beti nahi duena lortzen duena. Pertsona guztiak akatsak egiten ditugu eta ez dugu beti nahi duguna lortzen. Gizakiaren parte da. Pertsona zoriontsu bat da egiten ditun akatsei aurre egiten dakiena, hauetaz ikasten duena eta frustrazioari modu egoki batean aurre egiten dakiena.
Gure umeei frustrazioak ekiditen badizkiegu, ailegatuko da hauei aurre egin beharko dieten eguna eta ezingo dutela aurre egin errekurtso emozionalik izango ez dituztelako.
Akatsak eta frustrazioak bizitzaren parte bezala ikusi behar ditugu. Beraz, gure erantzukizuna da umeak prestatzea hauei aurre egiteko. Beraien akatsez ikasten irakatsi behar diegu, porrot eta frustrazioei aurre egiten, beraien helburuak lortzera eta hauek lortzeko esfortzua egitera.
JARRAIBIDEAK
- Hutsegiteak bizitzeko modua aldatu. Saiatu porrotak zerbait negatibo bezala ez bizitzea, ez da dena edo ezer, baizik eta egin dugunaz eta nola egin dugun ikastea. Zerbait gaizki ateratzen zaienean, saiatu behar gara zerbait negatibo bezala ez ikustea, gertatzen diren gauzak dira eta garrantzitsuena hanka non sartu dugun ikustea da berriro gerta ez dadin. Adibidez, Lucía, idazten ikasten ari da eta pel silaba idatzi nahi du, baina horren ordez, ple idazten du. Negarrez hasten da eta “ez dakit egiten”, “ezin dut” esaten hasten da. Momentu horretan ez gara urduri jarri behar, lagundu diezaioketen esaldiak esan beharko diogu: “ez da ezer gertatzen, ikasten ari zara eta ikasten ari garenean guztiok egiten ditugu akatsak”, “goazen ikustera zertan akats egin duzun, ikusiko duzu nola pentsatzen baduzu konturatzen zaren”, “hurrengoan ez duzu akatsik eginen”..
- Frustrazioa ikaskuntzan bihurtu. Haurrak ikasteko eta sormena erabiltzeko aukera gisa har dezala.
- Gauzak bere kabuz egitea eragin. Ez eman dena egina, pentsatzera behartu, nahiz eta hasieran ez jakin zenbait gaua egiten. Utzi gauzak berak bakarrik egitea, pentsatzea, saiatzea eta gaizki egiteko eta porrotari aurre egiteko aukera izatea. Modu honetan, gauzak gaizki egin dezakegula ikasten dugu, baina aldi berean, akatsak konpon dezakegula ere bai. Honekin, umeen ekimen pertsonala eta autonomia bultzatzen ditugu eta gauzak beraien kabuz egiteari beldur izatea ekiditen dugu. Natalia, bere anai-arreba nagusiagoekin joko batera jolasten ari da eta ez du bakarrik jolastu nahi, ez dakiela esaten du eta, beraz, norbait berekin joatea nahi du. Bakarrik jolastera animatu behar diogu, jarraibideak emanez lagundu diezaiokegu, gu gida modura jokatuz, etab. Gehiegizko babesa eta permisibitatea ekidin behar dira.
- Irakatsiozu porrot egoera guztietan positiboa den zerbait egon daitekeela. Hau zaila iruditzen ahal zaigu, baina ezinbestekoa da. Gauzak gaizki ateratzen zaizkigun egoera guztietatik zerbait positiboa atera dezakegu: honetaz ikasteko gaitasuna eta pertsona bezala hazteko aukera. Marcos etxeko lanak egiten ari da eta gauza bat gaizki egin du. Ariketak boligrafoarekin egin ditu eta orain ezin ditu ezabatu, hortaz orria xehatu eta ariketa osoa berriro egin beharko du. Amorruarekin koadernoa lurrera botatzen du eta dena berriz egin behar duela gauzak beti gaizki ateratzen zaizkiolako eta kokoteraino dagoela esaten du. Pazientziarekin, ez kezkatzeko esango diogu, denei noizbait gertatu zaigula, dena garbian egiteko aukera duela eta horrela askoz hobeto geratuko zaiola (azken hau, zerbait positiboa da), “gero, zure lanaz harro sentituko zara” behin egin ondoren, esan beharko diogu: “begira zein ongi geratu zaizun orain”, “ezin hobe dago, Marcos”.
- Amorrua frustrazioaren errefortzu gisa ez errefortzatu. Haurrak frustrazioa sentitzen duenean, amorruarekin erantzuten du. Ez badugu ezer egiten sarraskien aurrean, egoerari aurre egiteko modu egoki eta erraza dela erakusten diogu. Albertok, denda batean ikusi duen jolas berri bat nahi du eta gurasoei eskatzen die; hauek, momentu horretan ezin diotela erosi esaten diote eta bere urtebetetzeari itxaroteko eskatzen diote. Albertok sarraski batekin erantzuten du eta ostikoak ematen eta negarrez hasten da. Ez zenuke jokoa erosi behar. Haurra zoriontsua izateko nahi duen guztia behar duela pentsatzea akats bat da. Ez diogu umearen sarraskiari kasurik egin beharko.
- Haurren eredua izan. Txikiek ikusten dutena ikasi eta imitatu egiten dute. Jokaera eredua gara beraientzat, gure jokatzeko moduak bizitzako egoera desberdinei nola aurre egin laguntzen die. Frustrazio edo porrotak eragin dezaketen egoeren aurrean jarrera positiboa mantendu behar dugu.
- Ahaleginean hezi zentzuzko helburuak ezarriz. Neska mutilek ikasi behar dute zenbait gauza lortzeko ahalegintzea ezinbestekoa dela. Modu honetan, esfortzua porrotak ebazteko modua dela ikusiko dute. Ona da umeak ahalegintzea, baina eskatzen diogunaren maila zentzuzkoa izan behar da; gehiegizkoa bada, ez du lortuko eta kontrakoa lortuko dugu, pentsaraziz esfortzuak e duela ezertarako balio. Mario igeri egiten ikasten ari da; laguntzarik gabe egiten saiatzen den lehen egunean beldurtu egiten da eta ez du gehiago saiatu nahi. Animatu behar diogu, poliki-poliki lortuko duela esanez eta helburuak markatuz. Lehenik eta behin, beretik hurbil jarri gaitezke distantzia labur batera eta modu honetan igeri egitera animatu, pixkanaka distantzia hau luzatuz. Lehen saiakeran distantzia luze bat egitea nahi badugu, ez du lortuko eta ahaleginak ez duela ezertarako balio pentsatuko du. Honekin, pertseberantea izaten erakusten diogu. Esfortzua garrantzitsua da, baina poliki-poliki egin behar dira gauzak eta ez lehen oztopo edo porrotean utzi.
- Bere akats eta porrotei buruz berekin arrazonatu. Gertatu dena ulertu dezala, gaizki atera dela. Ulertzen badu, lasai sentituko da eta konfiantzan irabaziko du, hurrengoan zer egin beharko duen jakingo duelako..

Psikología Klinikoa

Eskola Psikologia

Hezkuntza Psikologia

Neuropsikologia