“Gaitasun sozialak, hitzezko zein ez-hitzezko jokabideen errepertorio multzoa da, non haurrek testuinguru interpertsonal batean, besteen erantzunak (gelakideak, gurasoak, anai-arrebak, etab.) bateratzen dituzte beraien errepertorioan. Honi esker, haurrek beraien testuinguru sozialean nahi dituzten ondorioak lortuz eta nahi ez dituztenak saihestuz jokatzen dute. Gaitasun sozialak dituztela esaten da, nahi dituzten ondorioak lortzeko gai direnean eta nahi ez dituztenak, besteei minik egin gabe, saihesten dakitenean”. Rinn Markle (1979).
Gaitasun sozialak, jokabide eta akzioen multzoak dira, zeintzuek posible egiten duten pertsonak sozialki modu egoki batean jokatzea. Gaitasun hauek konplexuak dira, izan ere, idei, sentimendu, uste eta balore ezberdinen esperientzi eta ikaskuntzez osatuta daude. Guzti honek, pertsonek besteekiko dituzten jokabide eta jarreretan modu esanguratsu batean eragingo du.
Ezinbesteko da gaitasun sozialen garapenari arreta berezi bat jartzea; izan ere, hauek oso garrantzitsuak dira neska mutilek beraien bizitza gauzatzen den testuinguruan ondo egokitzeko eta, beranduago, gaitasun hauek arlo sozialean ondo jokatzen lagunduko diete, emozionalki zein lan munduan modu osasuntsu batean bizitzeko.
Gaitasun hauen falta izateak, edo gaitasun gutxi izateak, pertsonentzat mingarria den zerbait izan daiteke. Gizakiok, gizarte batean bizi gara, gure izaera da, eta horregatik erlazioak edukitzea eta beste pertsonak ulertzea ezinbestekoa da emozionalki osasuntsua den bizitza bat garatzeko. Honek, bizitzako gainontzeko arloetan eragina du: eskolan, lanean, arlo pertsonalean, etab.
Gaitasun sozialen funtsezko puntuak
- Ikaskuntzaren bidez barneratzen dira. Ez dira berezkoak, haurrek, jaiotatik besteekin erlazionatzen ikasten dute. Modu jakin batean sentitzen dira, ideia batzuk dituzte eta hauen arabera jokatzen dute.
- Naturalki elkarrekikoak dira. Gaitasun sozialak garatzeko, ezinbestekoa da beste pertsonekin erlazioa izatea.
- Hitzezko zein ez-hitzezko jokaerak barne hartzen dute. Esaten dena, esaten ez dena bezain garrantzitsua da.
- Arrazoimen sozialarengatik (positibo edo negatiboa) zehaztuta daude. Jokaera baten ondorioa positiboki interpretatzen bada (bakoitzaren ideiak eta sentimenduak kontuan hartuz), jokaera hau errepikatu egingo du pertsonak eta negatiboki interpretatzen bada, alderantziz..
- Uste, sentimendu, ideia eta baloreen errepertorio batengatik osatuta dauden gaitasunak dira. Hauek jokaera sozialaren oinarria dira. Pertsonek egoerak interpretatzen dituzte eta ondoren, jokatzeko modua aukeratzen dute.
- Autokontzeptu eta autoestimuarekin erlazionatuta daude. Erlazio sozialen emaitzak autokontzeptu eta autoestimuan eragiten dute eta alderantziz.
- • Pertsonen garapen integralerako ezinbestekoak dira. Pertsonak besteekin daukagun interakzioari esker ikasten eta garatzen gara.
Zein dira oinarrizko gaitasun sozialak?
- Atxikimendua: beste pertsonekin lotura afektiboak gauzatzeko gaitasuna.
- Enpatia: besteen lekuan jartzeko eta ulertzeko gaitasuna.
- Asertibitatea: norberaren eskubideak eta iritziak besteei minik egin gabe defendatzeko gaitasuna.
- Kooperazioa: helburu komun bat lortzeko besteekin elkarlanean aritzeko gaitasuna.
- Komunikazioa: sentimenduak, emozioak, ideiak etab. adierazteko eta entzuteko gaitasuna.
- Autokontrola: norberaren uste eta sentimenduak interpretatzeko eta inpultsoak kontrolatzeko gaitasuna
- Egoeren ulermena: egoera sozialak ulertzeko eta ez modu pertsonal batean hartzeko edo erru sentimenduak egoera konkretuetan ez sentitzeko gaitasuna.
- Gatazken ebazpena: gatazka bat interpretatzeko eta konponbide desberdinak bilatzeko gaitasuna
Nola eskuratzen dira gaitasun sozialak?
Gaitasun sozialak, sozializazio prozesuan zehar ikasten eta garatzen dira, beste pertsonen interakzioaren bidez. Garapen hau, funtsean, haurtzaroan gauzatzen da; bizitzako lehen urteak funtsezkoak dira gaitasun hauen ikaskuntzarako.
Hurrengo prozesuen bidez ikasten eta garatzen dira:
- Esperientzi zuzena. Neska mutilak pertsonez inguraturik daude eta adin goiztiar batetik hasten dira jokaera sozialak entsaiatzen. Esperientziak sortzen doaz eta hauek interpretatu eta barneratzen dituzte beraien pentsatzeko eta jokatzeko moduan eraginez.
- Imitazioa. Haurrak, beraientzat garrantzitsuak diren pertsonek egiten dutenaz ikasten dute. Gertuko helduek erakusten dituzten jokaera sozialak imitatzen dituzte, eta ez jokaerak bakarrik, baita ere egoerak interpretatzeko modua eta momentu zehatz batzuetan nola sentitu ikasten dute pertsona hauetaz.
- Errefortzuak. Errefortzu sozialak jasotzen dituzten jokabideek, helduenak nahiz beste haurrenak, jokabide batzuk garatzea eta beste batzuk ez garatzea eragingo du.
Gaitasun sozialen garapen urriarengatik sortzen diren arazoak:
- Autoestimu arazoak. Gaitasun sozial urriak dituzten haurrek beraien testuinguru sozialari aurre egiteko arazoak izanen dituzte. Honek, pentsaraziko die beraien erruarengatik dela eta, honek, beren autoestimuan modu negatibo batean eragingo die. Beren buruaz izango duten irudia negatiboa izango da. Aldi berean, honek beraien gaitasun sozialak urrituko ditu.
- Desio eta iritziak adierazteko zailtasunak. Gaitasun sozial egokiak ez dituzten pertsonek, arazoak izanen dituzte beraien desio eta iritziak zein diren jakiteko eta adierazteko.
- Besteekin erlazionatzeko zailtasunak.Gaitasun sozial gutxi izateak gehiegizko lotsa izatera eraman dezake pertsona eta zailtasunak izatera lagunak egiterako orduan edo hauekin erlazionatzeko. Gure gizartean, ezinbestekoa da besteekin harremanak izatea.
- Eskolako arazoak. Sozialki ondo egokituta ez egoteak, arazoak ekar ditzake arlo honetan, eskola porrota edukitzera eraman dezaketenak.
- Ondoeza emozionala. Pertsonak besteen beharra daukagu, konpainia eta besteen estimua beharrezkoak dira gure egunerokotasunean oreka emozionala edukitzeko. Erlazio sozialak ez izateak ondoeza emozional batera eraman gaitzake.
Gaitasun sozialak garatzeko jarraibideak:
Besteekin modu egoki batean erlazionatzeko gaitasunak pixkanaka garatzen doaz haurtzaro eta nerabezaroan zehar. Aro honetan etorkizunean (lagunekin, bikotearekin, lan arloan, etab.) helduekin erlazionatzeko estrategien oinarriak sortzen doaz. Horregatik, arreta berezia jarri behar dugu gaitasun hauen garapenari.
- Txikien autoestimua zaindu. Beraien buruaz irudi positibo bat garatzen lagundu iezaiezu. Sozialki modu egokian jokatzeko eta egoera ez positiboetan errudun ez sentitzeko indarra izango dute. Horretarako, akzioa kritikatu eta ez pertsona; egokiak diren helburuak proposatu; errealistak diren laudorioak erabili.
- Neska mutilei baloreak transmititu. Beraien burua eta besteena baloratzen ikasi behar dute. Errespetatzen, toleratzen eta entzuten irakatsi.
- Beraien adibidea izan. Beraiekin eta besteekin dituzun harremanetan, modu koherente batean jokatu, beraietaz espero duzuna adieraziz.
- Beraiekin hitz egin eta lan egin badituzten uste eta ideiekin. Zuri naiz beraiei gertatzen zaizkizuen egoera sozialen aurrean, ondo azaldu gertatu dena eta ulertzen lagundu iezaiezu. Adibidez norbaitek gaizki erantzuten bagaitu, azaldu behar diegu erantzun horrek ziurrenik ez duela gurekin zerikusirik, besterik gabe, pertsonek beraien bizitzak dituzte eta agian zerbait gertatu zaielako haserretuta daude. Beraz, ez dugu pertsonalki hartu behar, baina ezta ere ez dugu utzi behar gaizki tratatzea. Zure adibidearekin erakutsi egoera hauei modu asertibo batean erantzuten.
- Besteei entzuteko eta ulertzeko ahalmena sustatu. Horretarako zuk beraiei eta besteei entzuten irakatsi. Besteei entzuten gauza asko ikas dezakegula ulertu dezaten.
- Errefortzuak erabili. Egokiak diren jokaerak sozialki errefortzatu; adibidez, besteei entzutea edo modu egoki batean erantzutea. Kasu horietan, txikiarekin sozialki elkarreragiten dugu eta egokiak ez diren jokaerak ez ditugu errefortzatu behar; adibidez, oihu egiteak, ez entzuteak, etab. Kasu hauetan ez elkarreragin beraiekin.
- Saiatu haurrei erlazioetan aberatsa den ingurune bat eskaintzen. Garrantzitsua da esperientzi sozial ezberdinak bizitzea, hauetaz ikasteko eta egoera zehatz batzuei beldurra galtzeko.
- Talde desberdinetan edo beste pertsonekin jarduera desberdinetan parte-hartzera animatu, zure presentzia ezinbestekoa izan gabe. Garrantzitsua da haurrek bakarrik aurre egiten ikastea, helduen irudiaren babesik gabe.
- Txikiek egoera sozial negatibo bat bizitzen dutenean, utzi pasatzea, baina azaldu zein den egoera.

Psikología Klinikoa

Eskola Psikologia

Hezkuntza Psikologia

Neuropsikologia