Irakurmenaren Nahaste zehatzaren (dislexia) ezaugarri nagusiak dira: hitzak errekonozitzeko zailtasunak, irakurmen mantsoa eta ez-zihurra eta zailtasunak ulermenean. Hauek ez dira adimen urri batengatik edo zentzumen gabeziengatik gertatzen. Askotan, beste alterazio batzuekin azaltzen da: zailtasunak idatzizko adierazpenean, kalkuluan edo komunikazioarekin zerikusia duten beste Nahaste batzuekin.
Talde desberdinak ezberdindu daitezke; lehenengoan, ahozko azalpen bat ondo uler dezaketen baina idatzizkoan zailtasunak erakusten dituzten haurrak daude (hitzak errekonozitu eta irakurtzeko gai izango balira, ulermen arazorik ez lukete erakutsiko). Tradizionalki, talde honi dislexiko izenaz ezagutzen zaio.
Bigarren taldean, hitzak ondo irakurtzeko zailtasunak eta ulermen arazoak, idatzizkoak zein ahozkoak, erakusten dituzten umeak egongo lirateke. Kasu honetan, irakurmenaren atzerapen orokor bezala ezagutzen dira.
Azkenik, hitzak ondo irakurtzen duten (dekodifikatzen dute) baina ulermen arazoak erakusten dituzten haurrak ere badaude. Hauei hiperlexikoak deitzen zaie; gai dira ondo eta modu egoki batean irakurtzen baina irakurmenaren ulermenaren maila oso baxua izaten da.

Psikología Klinikoa

Eskola Psikologia

Hezkuntza Psikologia

Neuropsikologia