Gurasoekin eta Irakasleekin Hasierako Elkarrizketa: DOAKOA
Lehen harremana gurasoekin egiten dugu funtsezkoa da umeen eta familiaren istorio ebolutiboa ezagutzea.
Haur eta nerabeen Hasierako Ebaluazioa
Elkarrizketa kliniko batekin hasiko gara datu-bilketa egiten, eta honi, probak psikometriko estandarizatuak eta bare- matuak gehituko dizkiogu. Orekan-en “Aula Nesplora” izeneko testa daukagu, TDHA ebaluatzeko testik osatuena hain zuzen ere. Test hau arreta testa da zeinetan errealitate birtualaren bidez, klase baten egoera simulatzen da.
Ebaluazioaren bitartez, Orekan-en, area psikologiko eta neuropsikologikoen maila baloratzen dugu. Gure helburua trebetasunak eta gabeziak jakitea da, kasu bakoitzean ezarri beharreko jarraibideak ezagutzeko.
Tratamendu Kognitibo Konduktuala
TKognitibo-Konduktual terapiarekin lan egiten dugu. Psikologiaren korrontea da eta hau Terapia Kognitiboa eta Konduktuala nahastean sortzen da. Terapia honek aukera emango digu, arreta bera, bai pentsamenduan bai banakoaren jarreran, bideratzen.
Hurrengo tratamendu-aukerak eskainiko ditugu:
Kasu partikularretan etxeetara joatea eskaintzen dugu.
Bai euskaraz bai gaztelaniaz landuko da.
Gurasoentzako, eta hezkuntza zentroetarako informazioa
Orekan-en familiarekin tratu hurbila izatea nahi dugu eta interesgarria zein kezkatzen dien gaiei buruzko informazioa eskeiniko diegu.
Aldaketa handiko adinak dira eta askotan, hartu behar diren erabakiak, zaila dira. Ez da erraza jakitea ahalik eta hobekien jokatzen ari garen ala ez.
Horregatik hitzaldiak eta kurtsoak eskaintzen ditugu, bai senideentzat bai haurren psikologiarekiko gai erlazionatuetan interesatutako profesionalentzat.

Eskola Psikologia

Hezkuntza Psikologia
